Ezkurdia-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta bikoteen arteko partidua ikusgai ekainaren 12an, Abadiñon

Joseba Derteano 2022ko mai. 24a, 12:19

Joseba Ezkurdiak buruz buruko finala jokatu du domekan Unai Lasoren kontra. (Argazkia: Aspe pelota)

Bizkaia Torneoaren barruko jardunaldi bat izango da.

Ekainaren 12ko domekan, 17:00etan, pilotari profesionalen arteko jaialdi batekin gozatu ahalko da Abadiñon, Traña-Matienako pilotalekuan. Bizkaia Torneoari dagokion jardunaldia izango da.

Peio Etxebarria eta Aitor Elordi pilotariek eta Joseba Ezkurdia-Beñat Rezusta bikoteak Oiz taldea osatuko dute; Danel Elezkano eta Javier Zabala pilotariek eta Iker Irribarria-Jose Javier Zabaleta bikoteak, berriz, Ganekogorta taldea.

Hiru partidu jokatuko dira eta hiruretako emaitzak kontuan hartuta erabakiko da talde bietako zeinek irabaziko duen jardunaldia. Lehenengo partiduan Peio Etxebarriak eta Danel Elezkanok neurtuko dituzte indarrak lau t’erdian. Ondoren binakako partidua jokatuko dute Ezkurdia-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta bikoteek. Azkenik, kantxa osoan ariko dira Aitor Elordi eta Javier Zabala.

Sarrerak LOTURA HONETAN eskuratu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!