Arratsaldeko 19:30ak inguruan Gerbasek bere urteroko hegaldia hasi du. Puxika mordo bat soinera lotuta, jaietako pertsonaia Txanporta plazatik aireratu dute. Abadiñotik, mundu zabalera. Plaza jendez beteta egon da. Ez dira txokolate beroa eta umeen dantza saioak falta izan. Abadiñarrek bukaera eman diete lau asteko jaiari. Aste bi egin dituzte Traña-Matienako jaiak ospatzen, eta beste bi herriko jai nagusiak, San Trokazak, ospatzen.