Abadiñoko Alluitz mendi taldeak hiru hamarkada beteko ditu mendizaletasuna, kirola eta aisialdia batzen. Ekainaren 4an urteurren eguna ospatuko dute, eta taldeak egitarau txiki bat prestatu du horretarako. Mendi irteera egingo dute Urdaibai aldera. Lagako hondartzatik hasita, San Pedro Atxarrera eta Marua mendira igoko dute, gero bazkaria Akordan egiteko.
Mendi irteeran eta bazkarian parte hartu gura dutenek mezua bidali beharko dute alluitzmenditaldea@gmail.com helbidera. Maiatzaren 28a izango da izena emateko azken eguna. Mendi taldeko bazkideak direnek 20 euro ordaindu beharko dute. 10 euro hamasei urtetik beherako umeek, eta 45 bazkideak ez direnek. Ibilbidearen hasiera puntura joan ahal izateko autobusa ipiniko dute. Autobusak 9:30etan irtengo du Txanporta plazatik. Traña-Matienatik 9:40ak aldera pasako da. Buelta 18:00ak aldera egingo dute.