Astolako igerilekuko estalkia berriaren lanek esleitu gabe jarraitzen dutela kritikatu du EH Bilduk

Anboto 2022ko mai. 17a, 16:20

Abadiñoko EH Bilduk prentsa ohar bidez salatu du oraindik lanak esleitu gabe daudela.

2020ko otsailaren 16an jausi zen Astolako igerilekuetako estalkia, haizearen ondorioz. Orduz geroztik igerilekua itxita dago.

”Joan zen azaroaren 26an, aurreko lizittazioa irabazi zuen enpresak uko egin zion lanak egiteari, materialaren prezioaren igoerarengaitik. Eta sei hilabeteren ostean, lanak esleitu gabe daude oraindik”, kritikatu du EH Bilduk.

Bestalde, instalazioen kontrola eta jarraipena ere gobernu taldeak “hobetu” beharreko beste puntu bat dela esan dute. “Instalazioak kudeatzen dituen enpresarekin sinatuyako akordioan zehazta da udalak mantentze-lanen eta egoera ekonomikoaren auditoria bana enkargatu behar dituela urtero. Hala ere, oraindik 2021eko auditoritzarik barik jarraitzen dugu. Gainera, hiru urte ere egin ditu udalak auditoriarik egin gabe”, jarraitu dute oposiziokoek.

Horrez gain, “kudeaketa faltak herritarrengan ondorio zuzena” duela salatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!