Martxotik hona, Zelaietako bulegoa astean behin baino ez dute zabaldu, astelehenetan. Eta hamabost egunez bulegoa itxita egon dela kritikatu dute herritarrek. "2022 hasieran euren kabuz erabaki dute Zelaieta zerbitzurik barik uztea, astean behin izan ezik, astelehenetan. Zerbitzurik ez duen herria basamortua da", adierazi dute.
Zerbitzu hobea eskatzeko, sinadura bilketa hasi dute Abadiñon. Gutuna sinatu gura duten herritarrek toki hauetan sinatu dezakete: Zelaietako denda eta tabernetan, Muntsaratzeko Imiñe tabernan, Jubilatuen Egoitzan, Mediatekan eta Mendiolako Errekatxo elkartean.