Zinegoak jaialdiko sei film emango dituzte eguenean Errota Kultur Etxean

Anboto 2022ko mai. 16a, 10:46

Abadiñoko Udalak diskriminazio afektibo-sexualaren eta genero-identitarean ondoriozko diskriminazioaren aurka duen konpromisoa berretsi gura du. 

Maiatzaren 17a Homofobia, Lesbofobia, Transfobia, Bifobia eta Intersexfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Abadiñoko Udaleko Berdintasun eta Aniztasun Sailak LGTBIQ+ gaiari buruzko film laburren ziklo bat programatu du. Zinegoak jaialdiko film laburrak maiatzaren 19an ikusi ahal izango dira Errota Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. 

"Sexu eta genero-aniztasunaren aurreko gorrotoak eragindako erasoak salatzeko altxatzen dugu ahotsa; izan ere, munduko eskualde askotan oraindik ere indarrean dago LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako aurreiritzi orokorra. Gainera, eraso horiek askoz gertuago, gure inguruan, gertatzen direnean zero tolerantzia izan behar dugu eta eskubideen alde eta diskriminazioaren aurka borrokatu behar gara", azaldu du Rosa Miguel Berdintasun eta Aniztasun zinegotziak. 

FILMAK
Katerine Martineauren 'Les filles ne marchent pas seules la nuit'
Albert Carboren 'Elsa'
Paloma Orlandiniren 'Ob Escena'
Maider Garciaren 'No deberías'
Aitor Gametxoren 'Berak baleki'

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!