LAB sindikatuak jakitera eman duenez, langileak lan hitzarmena negoziatzeko eskatzen dabiltza eta euren eskaera nagusiak soldata igoera eta enpresa barruan dagoen soldata arrakalarekin bukatzea dira. Hori eskatzeko eta protesta egiteko maiatzeko bariku guztietan aterako dira kalera langileak, errelebo aldaketan.
Bestalde, LAB sindikatuak salatu du enpresak ez duela inongo borondaterik inongo akordioetara heltzeko.