San Trokaz pilota txapelketa bertan behera utzi dute "udalak ez duelako erraztasunik ipini"

Anboto 2022ko mai. 6a, 18:00

Finalerdiak eta finalak asteburu honetan eta hurrengoan jokatzekoak ziren.

Abadiñoko Atxarte Pilotazale Elkarteak bertan behera utzi du San Trokazetako pilota txapelketa. Egoerak halantxik "behartuta" hartu dute erabakia, eta udala egin dute horren erantzule. Pilota eskolak zabaldutako oharrean honako hau adierazi dute: "Abadiñoko Udalak ez digu une batean ere erraztasunik ipini, batez ere ekonomikoki, eta laguntza horiek barik ez gara gai pilotariei eskaini beharreko zein txapelketak eskatutako kostu ekonomikoak aurrera eramateko". Pilota elkarteak "zinez sentitzen du" txapelketako pilotariei mezu hau helaraztea. "Gure asmoa beti izan da kanpotik zetorrena ezin hobeto zaintzea, baina beste instituzio batek mugak ipiniz gero, ezinezkoa da", kritikatu dute. Pilota txapelketako finalak eta finalerdiak asteburu honetan eta hurrengoan jokatzekoak ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!