"Maiatzaren 3an hirigintza batzorderako deialdia genuen, Zelaietako mugikortasunaren berrantolaketaren gainean eman beharreko urratsak lantzeko. Baina behin betiko erabakia aldez aurretik hartuta zeukaten, izan ere, aurreko egunean, Iturritxoko kalean heziak jarri eta bileraren aurretik lurra margozten hasi ziren. Hori guztia, auzotarrei inolako bando ez abisurik eman gabe", azaldu dute EH Bildutik.
Horrez gain, herritarrek egindako proposamen "bat bera ere ez" dutela kontuan hartu salatu dute. "Guretzat oso larria da, egunerokotasunean Zelaietatik mugitzen diren herritarren iritzia kontuan hartu gabe, udal gobernuak aldebakarrez era honetako neurriak hartzea, eta aldi berean parte hartzea egon delako itxurakeria egitea. Iruzur bat izan da eta herritarron haserrea nabaria da", jarraitu dute.