[EGITARAUA]: Iheskide, Dupla eta Skakeitan Abadiñoko San Trokaz jaietan

Anboto 2022ko mai. 4a, 10:47
Artxiboko irudia.

Bi urteko geldiaren ostean, bueltan dira Abadiñoko San Trokaz jaiak. Hilaren 12an, 19:00etan, Gerbasen ohiko kalejirarekin, txistulariekin eta dantza-alardearekin emango diote hasiera jaiei. 

"Abadiñoko jaiak berreskuratu ditugu, eta udalerri osoko eta adin guztietako elkarte eta taldeek hainbat astez lanean aritu ostean sortutako programa aurkeztu dugu", jakitera eman du Mikel Garaizabal alkateak. Horrez gain, eraso matxistarik gabeko jaiak gura dituztela azaldu du alkateak. 

MAIATZAK 12

19:00 GERBASen kalejira txistulariekin eta dantzarien ekitaldia, San Trokaz plazan (azken entsegua). 

MAIATZAK 13

17:00 Umeentzako antzerkia probalekuan: Barrerabizi.

19:00 San Trokaz pilota txapelketa Tornosolo trinketean.

19:00 Kontzertua Ferialeku plazan: Musikariak.

MAIATZAK 14

08:00 Ganbarru Txirrindulari Elkartea. Ibilbidea: Abadiño-Gernika-Laida-Abadiño. 

10:00 San Trokaz Eskuz Binakako pilota goxoa txapelketaren finalak Tornosolo trinketean.

14:00 Gazte Bazkari herrikoia Ferialeku plazan. Ondoren, Gazte Eguneko jokoak.

16:00 Graffiti Tailerra. 12 eta 16 urte arteko gazteentzat. Txanporta Kultur Etxe aurrean.

18:00 Eskuz binakako San Trokaz txapelketa, haurren finala frontoian. Ondoren, kadete eta Sub22 mailetako San Trokaz txapelketako eskuz binakako finalak.

19:00 Kontzertua: Raimundo el canastero.

21:30 Kontzertua Txanporta plazan: • Iheskide • The Clayton

MAIATZAK 15

12:00 Meza Nagusia. Ondoren, ezpatadantzari eta irlanderen dantzaldia San Trokaz plazan.

17:30 Familia ikuskizuna: “La tartana” (Trocos Lucos) Ferialeku plazan.

19:00 Erromeria Txanporta plazan Oxabi taldeagaz.

MAIATZAK 20

18:00 DiskoTxiki Txanporta plazan: DJ Porru. Euria bada, probalekuan.

22:00 Kontzertua Ferialeku plazan: Kantu bat gara-Jon Maia.

MAIATZAK 21

11:00-14:00 Umeendako jolasak frontoian.

11:00-14:00 Gazteentzako Emozio Parkea. Eliza aurrean.

12:00 Kalejira: Otxote Muñatones.

14:30 Paella erraldoia Ferialeku plazan. Txartelak salgai Mediatekan. Erosteko azken eguna: maiatzak 13. Prezioa: 8€. Jai batzordeak ogia eta postrea bananduko ditu.

16:00-19:00 Umeendako jolasak frontoian.

16:00-19:00 Gazteentzako Emozio Parkea.

18:30 Kalejira Orkresta elektrotxarangarekin.

21:30 Kontzertua Txanporta plazan: Dupla, Bulego eta Skakeitan.

MAIATZAK 22

11:00 Artisautza azoka Txanporta plazan. Abadiñoko emakume artisau-sortzaileak antolatua.

11:30-14:00 Tailerrak Ferialeku plazan. 6-10 urteko umeentzat. Euria bada, probalekuan.

18:00 Kalejira eta dantzaldia Talde Batuak taldeko umeekin eta Txanbolin taldeko txistulariekin Txanporta plazan.

19:00 Txokolatada Txanporta plazan. Hiper Eroski Abadiñoren laguntzagaz.

20:00 GERBASi agur eta jaien amaiera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!