Traña-Matienako Donien Atxa aurten ere zeresana eman ari da. Atzo, jaiei hasiera emateko ekitaldian txopoa kostata altxatu zuten. Bertaratu ziren guztiek ikusi zuten moduan, Donien Atxa oker-oker gelditu zen. Gaur goizean udal ordezkariak biribilgunera gerturatu dira Donien-Atxa behar den moduan jarrita dagoen ikusteko. Mikel Garaizabal alkateak azaldu duenez, txopoa garabi bategaz atera eta oinarria garbitzea erabaki dute "segurtasuna bermatzeko".
Eguerdian, garabi bigaz, donien atxa lekutik atera, oinarrian egon diren egur zatietako batzuk kendu eta berriro bere lekuan jarri dute.