San Prudentzio jaiak 2022

Doako autobus zerbitzua eskainiko dute apirilaren 30ean eta maiatzaren 7an, gauetan, San Prudentzio jaietara joateko

Anboto 2022ko api. 28a, 10:24

Apirilaren 30ean eta maiatzaren 7an, gauez, doako autobusak egongo dira. Zerbitzua Abadiñoko Udalak jarri du. Autobusak Andra Maritik irtengo dira. 

Abadiñoko Udalak gaueko doako autobusa jarriko du apirilaren 30ean eta maiatzaren 7an herritarrak eta batez ere, Abadiñoko gazteak San Prudentzio jaietara joateko. Autobusa gelditu barik ibiliko da zapatutik domekarako gauean 22:00etatik 3:30era.

Autobusa Andra Marin, Muntsaratzen, Zelaietan (Bizkaibuseko geltokietan) eta Matienan (farmazia aurrean) geldituko da. 

ORDUTEGIA
Irteerak Andra Maritik
22:00, 23:00, 00:00, 01:00, 02:00 eta 03:00

Irteerak Matienatik
22:30, 23:30, 00:30, 01:30, 02:30 eta 03:30

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!