San Prudentzio jaiak 2022

[BIDEOA] Donien Atxa ipinita, jai giroak Traña-Matiena hartu du

Ekaitz Herrera 2022ko api. 27a, 21:31

Jaietan hain bereziak izan ohi diren erritualak bete dituzte gazteek, Donien Atxa altxatzerakoan. Lehenik, arbola lepoan hartuta hiru bider kolpatu dute Bodeguilla tabernako horma. Trañabarren kaleko errotondari bira bat eman diote, eta, zelan ez, Donien Atxa ipini aurretik omenaldia egin diote urteko pertsonaiari. Aurten, Taberna Zarrako Miguel Angel Munitxari eskaini diote urteko pertsonaiaren saria. Urtetako eskuzabaltasuna eskertu diote jaietan zein urte osoan eskaini ohi duen laguntzagatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!