Jakoba Errekondok ortuariei eta landareei buruzko berbaldia eskainiko du Abadiñon

Anboto 2022ko api. 25a, 10:01

Berbaldia bihar izango da, apirilaren 26an, Txanporta kultur etxean. 18:30etan izango da.

Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoak landare eta ortuari bakoitzaren propietateei, ezaugarriei eta zaintzari buruzko zenbait gako emango ditu, espazio bakoitzerako egokienak zelan aukeratu, ureztatzea eta birlandaketa modu egokian zelan egin edo ongarri naturalak zelan prestatu azalduta. Berbaldia doakoa da eta 18:30etan hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!