Bakarrizketa saioa 20:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan (5 euro).
Viva la Pepa joan den udan estreinatu zen Madrilgo Arte Ederren Antzokian eta Pepa Rus aktore andaluziarra du protagonista. Obrako Pepa, sinopsiak zehazten duenez, etorkizunik gabeko emakumea da, bi bikiren ama ezkongabea. Bat-batean dena aldatzen da eta, gauetik goizera, berak gura barik, heroi bihurtzen da.