Aste honetan hasi dituzte lanak eta hilabete honen amaierarako amaituta egongo dira, udal arduradunek azaldu dutenez. Metro biko zabalera emango diote Muruetako kaleko espaloi zati horri. Horrez. gain, zoladura osoa berrituko da, "segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko", argitu dutenez. Gainera, galtzadako puntu bat konponduko dute, "ur-putzuak sortzen direlako, eta horrek ibilgailuen trafikorako arriskua dakarrelako", diote.