Trañaruiz Dentalek irabazi du Abadiñoko enpresa proiektuen lehiaketa

Anboto 2022ko api. 11a, 10:44

Abadiñoko Udalak antolatutako 2. enpresa proiektuen lehiaketan sarituari 5.000 euro emango dizkiote enpresa martxan jartzen laguntzeko.

Abadiñoko enpresa proiektuen lehiaketagaz udalak Traña-Matienan, Zelaietan eta Muntsaratzen enpresa berrien sorrera bultzatzea du helburu, eta bereziki balioetsi gura dira produktu, prozesu edo zerbitzuetan ideia berriak txertatzen dituzten proiektuak, kalitatezko enplegua sortzen eta Abadiñoko hiriguneko merkataritza suspertzen laguntzeko gai direnak. Halaxe azaldu dute udal arduradunek ohar batean. Itzuli beharrik gabeko 5.000 euroko diru-laguntzaz gain, proiektu irabazleak Behargintza Durangaldearen enpresen sorkuntza sailaren aholkularitza izango du. 

Iñaki Rekalde Ogasun, Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren berbetan, "udalak ekimen ekintzailea sustatu gura du, eta herrigunean enpresa/merkataritza propioa sortuz lanean hastea erabakitzen dutenentzat bidea erraztu".  Aurreratu du udala dagoeneko hasi dela 2022ko deialdiaren oinarriak lantzen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!