San Prudentzio jaiak Iñaki Fernandez nafarraren 'Koloreak eta itxurak' izeneko kartelak iragarriko ditu. San Trokaz jaiak, berriz, 'identitatea' izeneko kartelak iragarriko du. 'Identitatea' Astorgako (Leon) ilustratzailearen, César Núñez, lana da.
Kartel irabazleak epaimahai kualifikatu batek aukeratu ditu eta bakoitzak 300 euroko saria jasoko du.
Gainontzeko lanekin erakusketa bat egingo dute. San Prudentzio jaietako lehiaketara aurkeztutakoak Errota Kultur Etxean egongo dira ikusgai apirilaren 25etik maiatzaren 9ra. San Trokaz jaietakoak, berriz, maiatzaren 11tik 19ra Udal Mediatekan.