Hainbat herritarrek 700na euroko isuna jaso dute "agintaritzari desobedientzia egitea" egotzita

Anboto 2022ko api. 5a, 10:24

Irailean, hainbat herritarrek protesta egin zuten Abadiñon, Irazolarako zubiaren eraisketa gelditzeko. Ertzaintzak hogei bat lagun identifikatu zituen protesta horietan, eta identifikaturiko hamar bat herritarrek isuna jaso dute orain.

"Guk dakigunez, oraingoz hamar bat lagunek jaso dugu isuna, baina beste hainbat ere identifikatu zituzten", azaldu du Arrate Mardarasek, kaltetuetariko batek. Mardarasek azaldu duenez, 700na euroko isunak jaso dituzte, ustez agintariei desobedientzia egitea egotzita. "Gure segurtasuna eskatzearren zigortu gaituzte", gaineratu du Irazolako auzokideak. Mikel Urrutia EH Bilduren bozeramaileak gaineratu du protesta "baketsua" izan zela. 

Irazolako auzotarrek eskerrak eman dizkiete eurek deituriko protestara bertaratutako herritarrei, eta isuna jasotzen dutenei eurekin hartu-emanetan ipintzeko eskatu diete.

Anbotoko kazetariak ere isuna
ANBOTOko kazetari bat protesta horren berri jakitera bertaratu zen eta berak ere jaso du 700 euroko isuna, nahiz eta hainbat bider identifikatu zen kazetari lez. ANBOTOko kazetariak alegazioa ipiniko du orain. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!