Zortzi laguneko ihesaldi baten erabaki zen irabazlea. Azken esprintean Ega Perfil taldeko Iker Villar Galdeano izan zen azkarrena. Iurdan Garcia Arrieta sailkatu zen bigarren (F2 Informatica-S.D. Amorebieta) eta Ibai Villate Momeñe (Baque Team) hirugarren.