Abadiñarrek herrian izandako azken eraso matxista salatu dute

Anboto 2022ko mar. 17a, 20:58

Elkarretaratzea egin dute Txanportan. Eraso matxista duela aste bi gertatu zen.

Abadiñoko mugimendu feministak irmoki gaitzetsi du duela aste bi herrian izandako eraso matxista. Txanporta plazan batu diren herritarrek babesa eskaini diote biktimari, eta gaineratu dute erasoen aurrean mugimendu feminista parean izango dutela. Duela aste bi Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen Muntsaratz auzoan, bikotekide zuen emakumeari eraso egitea leporatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!