Abadiñoko mugimendu feministak duela aste biko eraso matxista salatuko du gaur

Anboto 2022ko mar. 17a, 09:26

Martxoaren 8an Abadiñon egindako mobilizazio feminista.

Elkarretaratzea egingo dute Txanporta plazan. Protesta 18:30ean hasiko da.

Abadiñoko mugimendu feministak duela pare bat aste gertatutako eraso matxista salatuko du. Biktimari babesa adierazi diote, eta herritarrak deitu dituzte protestan parte hartzera. Duela bi aste, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen Muntsaratz auzoan, bikotekide zuen emakumeari eraso egiteagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!