Udalak agindutako ikerketaren arabera AHTren lanetan parte hartzen duten kamioi kopuruak ez du gehieneko kopurua gainditu

Anboto 2022ko mar. 11a, 10:45

Abadiñoko Udalaren enkarguz egindako ikerketarako, Neuriko eta Mendiolako sarbideetan radarrak ezarri dira, eta hauek jasotako datuen arabera, aurreko hilabeteekin alderatuta "asko murriztu da" kamioien joan-etorria. 

Iazko abenduko eta urtarrileko datuen arabera, kamioi gutxiago ibili dira sarbide horietan. "Mendiolako neurketa puntuan, ibilgailu astunen gehieneko kopurua bi ordu tartetan gainditu da abenduan, 315 ordu tarte kontatuta, eta urtarrilean behin ere ez", azaldu du Abadiñoko Udalak ohar baten bidez. Irazolan ostera, 315tik lau tartetan gainditu zen abenduan, eta bitan (300dik) urtarrilean. Neuriko sarbidean, ostera, hamalau tartetan gainditu da kopurua, "hobekuntza garrantzitsu" lez hartu dute. "Abuztuan 228 tartetan gainditu zen, adibidez". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!