Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen joan zen barikuan, Abadiñoko Muntsaratz auzoan, indarkeria matxistagatik. Arratsalde honetan egindako manifestazioan, Abadiñoko mugimendu feministak erasoa salatu eta babesa eskaini dio biktimari. Martxoaren 17an erasoa salatzeko kontzentrazioa egingo du. Elkarretaratzea Txanporta plazan egingo dute, arratsaldeko 18:30ean.