Aste honetan hasi dira Muntsaratzeko biribilgune berria eraikitzeko lanak

Anboto 2022ko mar. 2a, 10:32

Aste honetan hasi dira Muntsaratzeko biribilgune berria eraikitzen; inguruan zeuden semaforoak kendu dira jada. Iazko azaroan hasi ziren Muntsaratz-Zelaieta errepidea hiri-zeharbide bihurtzeko lanak.

1.800.000 euroko inbertsioa egin dute lanetarako, izan ere, bi kilometroko zatian dute eragina lanek. Abadiñoko Udalaren arabera, lanak aurreikusitako epean egiten ari dira. Lanak bi fasetan banatu dituzte. Zati nagusiak 1,6 kilometroko luzera du, eta Garbi enpresara arteko zatia hartzen du; bertan, lehentasuna emango zaio oinezkoen zirkulazioari eta espaloietan eta galtzadan esku-hartze osoa egingo da. Bestalde, Atxondorako mugaraino joango den zatian, aglomeratua eta seinaleak hobetuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!