Izpilikuak Abadiñoko Talde Feministak martxoaren 5erako egitarau zabala antolatu du. 'Feminismoa ereiten' lemapean hainbat ekintza izango dira Abadiñon. Egunari hasiera tailer bigaz emango diote. 12:00etan probalekuan Lodifobia azaleratzen eta Geure burua loratzen tailerrak egongo dira. Tailerrak Malen De La Fuentek eta Cristina Friasek emango dituzte, hurrenez hurren. 14:30ean, bazkaltzeko batuko dira. Bakoitzak bere jatekoa eraman beharko du. Egunari amaiera, berriz, bingoagaz eta poteo musikatuagaz emango diote.
Izpilikuak kamisetak
Gainera, martxoaren 8aren harira Abadiñoko Talde Feministak Iraultza Feminista Izango da' kamisetak kaleratu ditu. Izpilikuaken sare sozialen bidez eskuratu daitezke.