Guardia Zibilak droga-trafikoagaz lotuta pertsona bi atxilotu ditu Abadiñon. Guardia Zibilak ANBOTOri jakitera eman dionez, erregistro bi egin dituzte Abadiñon, bata etxe batean eta bestea taberna batean.
Operazio hau Palentziako (Espainia) Guardia Zibilak hasi du eta operazio horrekin lotuta hainbat atxiloketa egin ditu Aguilar de Campoo (Palentzia) eta Reinosan (Kantabria).
Guztira, 72 gramo heroina, 652 gramo haxix, 64 gramo kokaina eta 91 gramo marihuana topatu dituzte. Horrez gainera, bi auto eta hainbat baskula konfiskatu dituzte.