Oihana Azkorbebeitia garaile Vallès Drac Trail mendi lasterketan, Katalunian

Anboto 2022ko ots. 20a, 19:06

Gaur, otsailak 20, Vallès Drac Trail mendi lasterketa jokatu da Terrassan (Katalunia), Sant Llorec del Munt i l'Obac parke naturalean.

49 kilometroko lasterketa izan da, 1.948 metroko desnibel positibokoa, eta bertan Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da emakumeetan (4.40.52). Anna Codina sailkatu da bigarren (5.12.50) eta Fátima Bermudo helmugaratu da hirugarren (5.26.12). Beste hiru lasterketa ere egon dira, 24, 11 eta 5 kilometrokoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!