Abadiño Lagunkoiak bi irteera antolatu ditu

Anboto 2022ko ots. 16a, 11:45

Artxiboko irudia.

Otsailaren 22an eta 23an izango dira irteerak. Abadiño Lagunkoiak Zapatilla proiektuagaz batera antolatu ditu ibilaldiak; Mobi proiektuko kirol teknikariak koordinatuko ditu. 

"Ibilbideak sedentarismoa hautsi eta beren erritmoan paseatu gura duten adinekoentzako dira, batez ere, ibilbide leun, motz eta errazak dira, eta eskura izango dituzte atseden-bankuak, iturriak eta bainugelak, baita ere", azaldu dute ohar baten bidez. 

Otsailaren 22ko irteera Zelaietako San Trokaz elkartearen egoitzatik abiatuko da, 10:00etan; ordu berean irtengo da 23ko ibilaldia, Matienako San Prudentzio elkartearen egoitzatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!