Histrion antzerki konpainiaren La isla laneko protagonistak Ada eta laura dira, bi emakume "hauskor bezain indartsu". "Adak eta Laurak minari egin behar diote aurre, euren bizitzez jabetu den eta ihes egiteko inolako aukerarik ez dutela konbentzitu dituen min sakon horri aurre egin behar diote", azaldu dute egileek.
Mende laurdenetik gora
Histrion antzerki konpainia Granadan (Espainia) sortu zen 1994an. Urteotan, 22 ikuskizun sortu dituzte.