Abadiñoko Udalak jakitera eman duenez, asteon hasi dira Traña-Matienako Perulanda kaleko sarbidea hobetzeko lanekin. Obra txikia da, helburua kale-zati horren baldintzak hobetzea dira, gurpil gaineko trafikoaren igarotze ordenatua antolatzea eta oinezkoen segurtasuna lehenestea.
Lanek 19.724 euroko aurrekontua dute eta otsaileko azken asterako amaituta izatea aurreikusten dute.