Iñaki Lopategiren eta Jon la Cruzen idiek osatu dute podioa. Guztira, hamahiru idi bikotek parte hartu zuten lehian.
San Blas sariak
Bestalde, aurten lehenengoz San Blas sariak banatu dituzte posturik apainduenari eta fruta eta barazkien postu onenari; Larrabetzuko (Bizkaia) Sarrikola ogitegiak eta Soraluzeko (Gipuzkoa) Arizaga baserriak irabazi zituzten sariak, hurrenez hurren.