"Lan baldintzak duinak" bermatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Gorabideko langileek. Azken urteotan "murrizketa handiak" eman direla salatu dute, bai kontratazio berrietan baita gainontzeko langileetan ere. Gainera, Gorabideko langileek ANBOTOri jakitera eman diotenez, "murrizketak pandemia aurretik datoz, baina pandemiarekin dena areagotu da. Pandemiak zuzenean kolpatu gaitu. Ez dugu denbora libre gehiago eskatzen ezta lan gutxiago egitea ere, gure lan hitzarmena errespetatzea besterik ez”.
Horrez gain, egoera guzti honetan kaltetuenak Gorabideko egoitzetan bizi diren kideak direla azaldu dute. "Langileon lan baldintzak kaskartzean, egoitzetan bizi direnen bizi baldintza kalitatea asko kaltetzen da, eragin zuzena du".