San Blas azokaren antolakuntzan "gauzak behar bezala" ez egitea leporatu dio EH Bilduk Abadiñoko Udalari

Anboto 2022ko ots. 1a, 11:20

2020ko San Blas azokako irudi bat.

"Maila honetako jai bat antolatzeak herritarren, eragileen eta inplikatutako sektoreen parte hartzea eta koordinazioa eskatzen ditu. Are gehiago bizi dugun ez ohiko egoera honetan". 

Horren ordez, Mikel Garaizabal alkateak jaiak "bere nahieran" antolatu dituela salatu du ohar baten bidez EH Bilduk. "Abadiñoko jairik famatuenak antolatzeko ez da inolako batzorderik egin, beste jaietarako ugari egiten diren bitartean". Komertziante, txosnaguneko kide, aurreko urteetako antolatkuntzan aritu direnekin eta hainbat teknikarirekin batu ostean, hainbat ondorio atera dituzte, besteak beste, 40 langile inguru baino ez direla egongo guneak barrutik kontrolatzeko eta sarrerak eta trafikoa kontrolatzeko; eguenean Abadiñora joatekoa den jendea "toki itxietan" batuko dela salatu dute, baita. "5-6 taberna egongo dira soilik; txosnagunetik karpa bat jartzea proposatu zen, egunez bakarrik zabalik egongo zena, aforoarekin eta mahai eta aulkiekin. Tabernek ere, barrak kalera atera eta kanpoan zerbitzatuz, jendea toki itxietan egotea sahiestuko litzateke. Baina segurtasunaren izenean proposamen guztiei ezetza esan eta tabernen gain jarri du ardura guztia".   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!