Abadiñoko bide publikoen zerrenda eguneratzeko ikerketa martxan jarri du Abadiñoko Udalak

Anboto 2022ko ots. 2a, 06:00

Landa eremuetako gatazkak konpontzeko tresna administratiboak edukitzeko helburuagaz agindu du ikerketa Abadiñoko Udalak. 

"Helburua titulartasun publikoko bideen zerrenda izatea da, indarrean dagoen araudiaren eta legediaren menpe, informazio deskriptibo eguneratuarekin, administrazioen arteko eskumen-arazoak edo auzo-liskarrak sahiesteko". Ingenieria Sendo enpresa arduratuko da ikerketa egiteaz, eta hamar hilabetean amaituko duela aurreikusten du udalak. 

Txosten teknikoa egiteko, abadiñarrek ekarpenak egitea gura du udalak. Horretarako, 656 703 210 telefono zenbakia prestatu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!