San Blas azokari eskainitako horma-irudia ezarri du udalak Txanportako Kultur Etxean.

Anboto 2022ko ots. 1a, 10:39

18 metro luze eta 3,5 metro altu ditu horma-irudiak. San Blas azokaren sei "irudi historiko" batzen ditu. 

Abadiñon bizi den Jordi Niubó artista kataluniarrak egin du sei argazkien aukeraketa; kordelaren tradizioa, nekazaritza azokako txabolak, 60eko hamarkadako zaldiko-maldikoa, Astigarraga ahizpak Zelaietako euren balkoiean eta baita Martin Gaztelu abadiñarra idi probetan ikus daitezke horma-irudian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!