"Udalaren lehentasunezko proiektua da, baina konplexua, eta aurreikusi ezin genituen arazoak aurkitu ditugu. Azkar lan egin dugu bigarrenez lizitatzeko. Bigarren lizitazioak nabarmen handitu du aurrekontua", azaldu zuen Mikel Garaizabal alkateak. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 1.906.569, 26 eurokoa izango da (BEZa aparte). Aurrekoagaz alderatuta, kontratu berriak "berrikuntzak" dakartza. "Kontrol handiagoa egingo da, sortzen diren beharrizanei erantzuteko; kudeaketa osoan eraginkorragoak izango gara eta herritarrei zerbitzua hobetuko zaie", adierazi zuen Javier Crespo alkateordeak. Abadiñoko EH Bilduk aurka bozkatu zuen.