Gartzen Elejabarrietak sasoian ekin dio mendiko eski denboraldiari

Anboto 2022ko urt. 17a, 10:21
Gartzen Elejabarrieta erdian, Aragoiko txapelketari dagokion podiumaren gorenean.

Gartzen Elejabarrietak (Abadiño, 1996) sasoian ekin dio mendiko eski denboraldiari. Atzo, bigarren tokian amaitu zuen Cerler-eko kronoeskalada, Diego de la Peña madrildarraren atzetik. Aragoiko txapelketari dagokion sailkapenean, berriz, bera izan zen irabazlea. Izan ere, Elejabarrieta Aragoin bizi da gaur egun, Huescako Panticosa herrian, hain zuzen, eta bertako txapelketan parte hartzen du Panticosa eski klubarekin.

Atzo egindako lanagaz gustura dago abadiñarra. "Denboraldiko lehenengo lasterketa zen eta sekula ez dakizu gorputzak zelan erantzungo duen. Oso pozik nago egindako lanagaz", adierazi du.

Datorren asteburuan Espainiako Kopako lasterketa bat hartuko du Panticosa herriak eta bertan parte hartzeko asmoa du.

Gartzen Elejabarrieta atzoko proban.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!