Interneten euskararen erabilera sustatzeko ginkana birtuala antolatu dute

Anboto 2022ko urt. 10a, 14:58

Urtarrilaren 21etik otsailaren 15era bitartean egingo da AbadiñON Gazte Lehia ekimena; 12-16 urte bitarteko gazteentzako da ekimena. 600 euro banatuko ditu Abadiñoko Udalak saritan. 

Ekimena astean zehar aurkeztuko zaie Matienako Institutuko ikasleei. "Herriko gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko eta interneten eta sare sozialetan euskara erakargarri egiteko helburuarekin jarri dugu martxan ekimena", adierazi dute udal iturriek prentsa ohar baten bidez. 

Gaur ireki da izen ematea. Horretarako, on.gaztelehia@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da, edo 688 763 074 telefono zenbakira deituta. Otsailaren 18an jakinaraziko da nortzuk diren irabazleak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!