640 kg-ko Euskadiko Sokatira txapelketa jokatuko da domekan Abadiñon

Anboto 2022ko urt. 5a, 11:12
Artxiboko irudia.

Goma gaineko 640 kg-ko Euskadiko sokatira txapelketa jokatuko da domekan Abadiñon, 11:30etik aurrera. 

Gizonezko zortzi talde lehiatuko dira bertan: Abadiñoko sokatira taldea, Murueta (Bizkaia), Beti-Gazte (Nafarroa), Ibarra (Gipuzkoa), Amaiur (Nafarroa), Txantrea (Nafarroa), Zuraide (Lapurdi) eta Ñapurrak (Lapurdi). 

Abadiño Sokatira Taldea 30. urteurrena ospatzen ari da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!