[BIDEOA] Laukizko Gaztedi taldeak irabazi du Bizkaiko sokatira txapelketa emakumeetan nahiz gizonetan

Anboto 2021ko abe. 22a, 12:17

Abadiñoko probalekuan jokatu diren finalak joan zen zapatuan.

Abadiñoko probalekuak Bizkaiko sokatira txapelketako finalak hartu zituen joan zen zapatuan. Laukizko Gaztedi klubak irabazi zituen txapelak emakumeetan nahiz gizonetan. Gizonetan bost klub aritu ziren lehian eta euretako bi Abadiñokoak izan ziren. Emakumeetan ere talde birekin parte hartu zuen Abadiñok. Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak bideo batean batu ditu Abadiñoko jardunaldiko unerik onenak.

Bestalde, Karmele Gisasola Zelai III.ak Bizkaiko Aizkora Txapelketa irabazi zuen joan zen domekan, Algortan. Uxue Ansorregik eta Garazi Arrutik osatu zuten podiuma. Azkenik, Ioritz Gisasolak Bizkaiko I. Mailako Aizkora Txapelketa lehiatuko du barikuan, 17:30ean, Zorrotzako pilotalekuan. Aitzol Atutxa, Julen Larrea, Hodei Ezpeleta, David Naredo eta Xabier Gartzia dira finalean arituko diren gainerako aizkolariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!