Abadiñoko Udalak bidegorri sarearen proiektuan kokatu ditu lan hauek. Izan ere, herriatrrekin eginiko parte hartze prozesuan boto gehien jaso zituen eskaera izan zen.
Luzapena
Bestalde, kale-garbiketa zerbitzuaz arduratzen den enpresari kontratua beste urtebetez luzatzea onartu du osoko bilkurak. 335.504,44 eurokoa izango da kontratu berria, aurrekoa baino ia 31.000 euro merkeagoa. "Kontratuak bi garbiketa errefortzu izango ditu domeketan udalerriko aisialdi-guneetan eta janari lasterreko establezimendu baten ingurua -maiatzaren 1etik urriaren 31ra-, eta eguenetan Muntsaratzen eta Zelaietan -maiatzaren 1etik azaroaren 15era-", azaldu dute udal iturriek ohar baten bidez. Horrez gainera, urrian mantentze-lanetako teknikari bat kontratatu zuen udalak.