Abadiñoko Emakumeen Jabekuntza Eskolako bi ikastaroetarako izen ematea zabalik dago

Anboto 2021ko abe. 20a, 13:02

Abadiñoko Emakumeen Jabekuntza Eskolak bi ikastaro berri eskainiko ditu urtarriletik aurrera: perkusio afrikarra eta automobilaren oinarrizko mekanika ikastaroa. 

Lehenengoa urtarrilaren 13an hasiko da, eta ostegun arratsaldetan emango da, 17:30-19:00 bitartean, probalekuan. Bigarrena, ostera, urtarrilaren 11n hasiko da, eta martitzenetan izango dira saioak, 17:30-20:00 bitartean. Bi ikastaroak gaztelaniaz izango dira. 

Izen-ematea zabalik dago, Errota kultur etxean eta Udal mediatekan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!