Bizkaiko Sokatira txapelketako finalak jokatuko dira zapatuan Abadiñon

Anboto 2021ko abe. 16a, 11:31
Abadiñoko emakumeen sokatira taldea entrenamendu batean.

Zapatuan izango dira goma gaineko Bizkaiko sokatira txapelketako finalak, 17:00tik aurrera, Abadiñoko probalekuan. Abadiñoko sokatira taldeak 30.urteurrena ospatuko du, baita ere. 

Gizonezkoetan (640kg), Gaztedi (Laukiz), Murueta (Erandio), Goiherri (Erandio), eta Abadiñoko A eta B taldeak lehiatuko dira. Emakumezkoetan (520kg), ostera, Gaztedik eta Abadiñoko A eta B taldeak lehiatuko dira finalean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!