Iturriagaetxebarriaren behiak diploma jaso du Leioako azokan

Jone Guenetxea 2021ko abe. 16a, 11:15

Abadiñoko Gaztelubeitia baserrian badakite behiak zelan zaindu. Izan ere, Jacinto Iturriagaetxebarriaren 'Neska' behiak diploma jaso zuen joan zen asteburuan Leioako azokan.

"1.300 kilo inguru ditu. Hala ere, aurtengo egoeragaz, behiak pisatu beharrean, epaimahaiak eman ditu sariak", azaldu du abadiñarrak. "Banuen esperantza, sei abelburu eraman ditugu eta. Poz handia izan da, sei urtean sei txapel eskuratu ditudalako", azaldu du. Orain urte bi, Jacintoren 'Handi' behia munduko behirik handiena lez ezagun egin zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!