"Helburu honekn, Euskal Herriko zeinbait tokitan eman diren dinamika positiboak aurkezteko eta "kale hezitzailea" bezalako figuren lana azaltzeko", azaldu dute antolatzaileek, ohar baten bidez.
Hitzaldia, eguenean izango da, hilak 16, 18:00etan, Errota kultur etxean. Hizlariak, Irsearaba elkarteko kale hezitzaileak diren Loly Rodriguez eta Idoia Martinez de Lahidalga, Kokurrikular proiektuko Aitor Jimenez, Navarra Nuevo Futuroko Jon Echeverria, eta Jon Diez Hondarribiako Prebentzio KOmunitarioko Udal Zerbitzuko langilea izango dira. Naiara Bildosola Abadiñoko EH Bilduko zinegotziak egingo ditu aurkezle lanak.