Asteburuan Bizkaiko Idi proben txapelketa jokatuko dute Abadiñon

Anboto 2021eko abenduaren 9a

Artxiboko irudia.

Bizkaiako sei bikote onenak lehiatuko dira bertan. Sarrerak 15 euroan erosi ahalko dira, eta Probalekuan bertan erosi ahalko dira. Zapatuan eta domekan dira probak, 21:00etan eta 18:00etan, hurrenez hurren. 

Esan bezala, Bizkaiko sei bikoterik onenak batuko dira asteburuan Abadiñoko Probalekuan. Zapatuan, Garcia Alabaren, Elorrietaren eta Rafa Alegriaren hiru idi bikoteak lehiatuko dira; domekan, ostera, Benguriaren, Juanjo Etxebarriaren eta Unai Elorrietaren idiak lehiatuko dira.  

"Pozik gaude Probalekuan horrelako jarduerak egiteagatik; izan ere, Abadiñon tradizio handiko eremua da. Ziur nago jende asko ikuskizunaz gozatzera joango dela, eta horregatik, indarrean daude osasun-gomendioak errespetatzearen garrantzia nabarmendu nahi dut", azaldu du Mikel Garaizabal Abadiñoko alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!