1.286.572 eurotan esleitu du Abadiñoko Udalak. "Aurrerapausoak ematen jarraitu eta proiektua berriz lizitatu besterik ez dugu, eta ahalik eta konkurrentzia handiena izango duen prozesu bat gauzat", azaldu du Mikel Garaizabal alkateak. "Administrazio-prozedura eta administrazio publikoko kontratazio-prozedura zehatz-mehatz bete dugu, kontratazioan adituak diren administrazio-epaitegien doktrina eguneratuaren arabera eta beti lizitatzaileen kontratu-aukeren alde eginda. Inork nahi ez lukeen puntu batean gaude; izan ere, gehien kaltetutako aldea gara eta ez dugu konponbide azkarrik emango digun baliabiderik", azaldu du Javi Crespo alkateorde eta Hirigintzako zinegotziak.
2020ko otsailaren 16an jausi zen Astolako igerilekuetako estalkia, haizearen ondorioz.
%50eko hobaria ostalarientzat
Bestalde, azaroko osoko bilkuran 2022ko aurrekontuak onartu ziren. Bertan, herriko ostalarientzako %50eko bonifikazioa onartu zen. EH Bilduk, udal gobernu taldearen proposamena babestu zuen, proposamen propioa ere egin arren. "Terrazengatik ezer ez kobratzea hobesten dugu, covidaren eragina ikusita".