Emakume Master Cup txapelketako finalak Traña-Matienako pilotalekuan jokatuko dituzte, zapatuan

Anboto 2021ko aza. 30a, 13:11

Hiru mailatako finalak ikusi ahalko dira, 17:30etik aurrera.

Hainbat kanporaketa faseren ostean, buruz buruko txapelketa amaitzear dago eta Traña-Matienako pilotalekuan erabakiko dira txapeldunak. Zapatuan, 17:30etik aurrera, hiru final ikusi ahalko dira.

Pilota goxua modalitateko finala, Eider Zubizarretaren (Zarautz) eta Lide Lópezen (Ataun) artekoa izango da. Segidan, eliteko finalean, Leire Etxanizek (Etxebarria) eta Ania Oronozek (Iparralde) neurtuko dituzte indarrak. Azkenik, promesen atalean, Maddi Barrokaren (Bergara) eta Ainhoa Romeroren (Lemoa) artekoa izango da finala. 

Ekimena Abadiñoko Udaleko Kirolak eta Berdintasuna eta Aniztasuna sailen lankidetzarekin egin da.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!