Gorka Izagirre eta Alessia Bulleri nagusi Abadiñoko ziklo-krosean

Maialen Zuazubiskar 2021ko aza. 28a, 15:55

Eguraldi petrala izan arren jendetza batu da gaur Abadiñoko ziklo-kros proban.

Matxorriren oroimenezko Abadiñoko ziklo-krosak estatuko txirrindulari onenak batu ditu gaur Muntsaratzeko landetan. Gizonezkoetan, Astana taldeko Gorka Izagirre izan da nagusi. Ormaiztegiko txirrindulariak atzetik aurrerako lasterketa egin du. Bigarren itzulirako lasterketa buruan jarri eta gainontzekoak atzean utzi ditu. Izagirrek aurreko edizioan ere garaipena eskuratu zuen Abadiñon. Bigarren postuan, Gonzalo Iguanzo sailkatu da eta hirugarren postuan Mario Junquera.

Emakumezkoetan, Alessia Bulleri italiarrak nagusitasunez irabazi du. Hasieratik lasterketa buruan jarri da eta lasterketa osoa bakarrik egin du. Bigarrren Viviane Rognat sailkatu da eta hirugarren Lucia Gonzalez.

Mutilen junior mailako proba Fantin Glouxek irabazi du, emakumezkoena Maria Modenesek. Nesken eta mutilen kadete mailetan Nahia Garcia eta Hodei Muñoz izan dira txapeldun.

Master mailan hauek izan dira irabazleak: Iñaki Carro (master 30), Gaizka Pujana (master 40), Oscar Negrete (master 50) eta Roberto Camiruaga (master 60).

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!